Escuela Oficial de Idiomas de Durango Durangoko Hizkuntza Eskola Ofiziala

AURKEZPENA

Durangoko Hizkuntza Eskola Ofiziala Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 300/1995 Dekretuz sortutako ikastetxe ofiziala da (E.H.A.A. 1995ko uztailak 11).

Bertan ematen diren ikasketek 967/1968 Errege-Dekretuz araututako ikasketa espezialitatuen izaera dute. (E.B.O. 88-09-10).

2007-2008 ikasturtean ikaskuntza-maila berriak (Oinarrizko Maila eta Tarteko Maila emango dira). Maila hauek bina urratsez osatuta daude. Aipatutako ikasturtean maila berri hauek lehendik existitzen diren 4. eta 5. mailekin batera irakatsiko dira.

Ingeles, frantses, aleman eta euskara ematen dira eta 23 irakasle, mintzapraktikarako 2 iralasle natibo (ingeleseko bat eta frantseseko bat), ikus entzunezko sistemez ornitutako 17 gela, autoikaskuntza gela eta irakurgela ditu.

Eskola honek Durangaldea, Lea-Artibai eta Zornotzaldea osatzen dituzten herrietako ikasleak hartzen ditu.


Sarrerako orrialdera itzultzeko