Oinarrizko Zikloko Azterketa

Durangoko Hizkuntza Eskola Ofiziala

AZTERKETAREN ATAL HAU TEST MODUKOA DENEZ, ERANTZUN ZUZENAK "ERANTZUN-ORRIAN" ADIERAZI BEHAR DITUZU.

I) GRAMATIKA TESTA.

1. Durangoko azokan zehar____________________ gure lagunarekin topo egin nuen.

a) nenbilelab) ibili nintzela
c) nengoelad) egon nintzela

2. Zure urtebetetze egunerako nahi duzun guztia eska ______________.

a) ditzakezub) dezakezu
c) zaitezked) zaitezkete

3. Atzo gure alaba gazteena ikusi nuen, hark________________ itxura!

a) zeramalab) eraman dezake
c) zeramand) eraman zuen

4. Atzo batzarrean nire proposamena azaltzen saiatu ____________

a) banionb) bazenu
c) banud) banintz

5. orain ez ____________ hainbeste arazo edukiko.

a) niokeb) nituzke
c) nintzateked) litzaidake

6. Sinisten ez baduzu ere, nik konfiantza izugarria dut___________ .

a) zureganab) zuregatik
c) zuregandikd) zuregan

7. Asko _______________ gaur egun ez da batere erraza gida-baimena lortzea.

a) praktikatu arrenb) praktikatu badu
c) nahiz eta praktikatud) praktikatu bada

8. Benetan diot, beste klasekoek ____________ hartu zaituzte.

a) irakaslearentzatb) irakasleentzat
c) irakasleagandikd) irakasletzat

9. Entzun, entzun dugu baina ez dut uste hori berak kontatutako _____________ gertatu denik.

a) modukoa b) bezalakoa
c) moduand) bezain

10. Egun hauetan erosketak ______________ neure onetik ateratzen nau.

a) egiteak b) egiteko
c) egitearid) eginez

11. Hainbeste ordu telebista aurrean ______________ ttonttotuta bukatuko duzu.

a) pasatuz gerob) pasatu geroztik
c) pasatu aurretikd) pasatzeko

12. Goizero irratia entzuten dudan _________ hainbat gauza egiteko aukera dut.

a) ondorenb) eta gero
c) bitarteand) aurretik

13. Internet munduan dabiltzan asko ez dira internautak, piratak _____________.

a) besteb) baizik
c) bainad) baizik eta

14. Denok __________ Sarrionandiaren liburu berria interesgarria izango zela.

a) gintuen b) genekien
c) generamand) genuen

15. Ameriketakoa gertatu zenetik hegazkinean ibiltzeari utzi ______________ .

a) zenb) zion
c) zuend) zitzaion

II) 1 TESTUA: HUTSUNEAK. (16 -35 itemak)

Bete itzazu testu honetan azaltzen diren hutsuneak, kasu bakoitzean erantzun zuzena ipiniz.

Kaleko behiei erasoka

Hirian jarri zituztenetik astebete igarota, hogei behi hondatu dituzte.

Astebete pasatu da Bilbok landa irudia estreinatu zuenetik. Lorategiak, espaloiak, iturriak, atariak eta kale kantoiak belardi bihurtu ziren, eta __(16)___, lasai-lasai eta hiriko zalapartatik kanpo, 175 behik, jan, egunkaria irakurri edo edan egiten dute.

Baina, ____(17)____, batek baino gehiagok ez du oso gustuko behi koloretsuek Bilbori eman dioten irudi bukolikoa. Izan ere, hiriko kaleetan jarri ___(18)______ 20k kalte bat edo beste jasan du, eta bat Ibaizabal errekara bota zuten asteburuan.

Lehenengo egunetik, 80 artistek behiak apaindu dituzte kaletarrok goza dezagun. Gozamenak gozamen, hirugarren egunerako ___(19)___ behi kaltetuta zeuden; apaingarriak lapurtu edo pintadak egin zizkieten, eta gehienek ___(20)____ bat edo beste zuten. Seme-alabak behien gainean jartzen dituzten gurasoei leporatu dizkiete urratuak "Behiak" erakusketaren antolatzaileek

Asteburuan, ___(21)___, nabarmen areagotu dira erakusketako behiak jasan dituzten kalteak. Horrela, igande goizean _____(22)_____ behi bat Ibaizabal errekatik atera zuten, eta Udaltzaingoak beste bost bildu __(23)__.

Erripa kaiaren ___(24)___ auzokide batek Udaltzaingora deitu zuen igande goizean, gazte koadrila batek behietako bat arrastaka eraman __(25)__ ibaira bota zuela jakinarazteko. Suhiltzaileek behia errekatik atera baino lehen, Udaltzaingoak 18 eta 22 urte __(26)__ lau gazte identifikatu zituen, azioa eurek egin zutelakoan. Ordu batzuk lehenago, Campo Volantin pasealekuan ia gauza __(27)__ gertatu zen beste behi batekin, baina auzokide batek galarazi egin zuen.

Bilbao 700 Fundazioak atzo __(28)__ datuen arabera, hogei behik izan dituzte kalteak, eta horietatik __(29)__ kalte serioak, gainera: adar bat, belarri bat edo hanka bat apurtu diete edo dekorazioa eta ___(30)___ hondatu dizkiete. Behi horietako batzuk, errekara botatakoa barne, Udaltzaingoak Garellanon _(31)_ egoitzan daude, noiz konponduko zain.

Gertakari horiek ___(32)____ , Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "bandalismo ekintza guztiei egurra ___(33)___ " deia egin zuen atzo. Erakusketa antolatzaileek, ostera, ___(34)__ pribatua kontratatzeko asmoa daukate, ea horrela Behiak erakusketak espero zen ___(35)___ irailaren 30era arte irauten duen.

J.M.
EGUNKARIA
16.
  1. bertan
  2. bertara
  3. bertatik
  4. bertako
21.
  1. behintzat
  2. orduan
  3. ostera
  4. dena den
26.
  1. bitartetik
  2. bitartera
  3. bitarteko
  4. bitartean
31.
  1. duen
  2. dituen
  3. dagoen
  4. dauden

17.

  1. dirudi
  2. dagoenez
  3. dirudienez
  4. daudenez

22.

  1. suhiltzaileek
  2. suhiltzaileak
  3. suhiltzailea
  4. suhiltzailek

27.

  1. berak
  2. bera
  3. berean
  4. berari

32.

  1. direnez
  2. direla eta
  3. dagoela eta
  4. dagoenez

18.

  1. zituztenetik
  2. zenetik
  3. ziotenetik
  4. zutenetik

23.

  1. ziren
  2. zuten
  3. zituen
  4. zizkion

28.

  1. ematerik
  2. ematen
  3. emandako
  4. emanez

33.

  1. emateko
  2. jasotzeko
  3. biltzeko
  4. saltzeko

19.

  1. hainbaten
  2. hainbati
  3. hainbatek
  4. hainbat

24.

  1. ingururen
  2. inguru
  3. inguruko
  4. ingurua

29.

  1. sei
  2. seik
  3. seiok
  4. seiak

34.

  1. zaintza
  2. eremu
  3. txosten
  4. heziketa

20.

  1. urratua
  2. urraturik
  3. urraturen
  4. urratuak

25.

  1. ordez
  2. aurretik
  3. baino lehen
  4. ostean

30.

  1. apaindegiak
  2. apaingelak
  3. apaingarriak
  4. apaintzaileak

35.

  1. bezalakoa
  2. bezain
  3. beste
  4. bezala

III) 2. TESTUA: SINONIMOAK ETA ULERMENA (36-45 itemak).

Testua arretaz irakurri eta gero, aukera itzazu testuari dagozkion sinonimo eta esaldi egokiak.

SANTIAGORAKO BIDEAN

Javier Miranda Osasunako presidentea, Jose Maria Arrate Athleticeko presidente ohia eta beste sei lagun Orreagatik irten ziren atzo, Santiagorantz, oinez

"Erromesaldi guztiek hasi beharko luketen lekutik", adierazi zion EGUNKARIAri Javier Miranda Osasunako presidenteak. "Orreagatik", zalantzarik gabe. Atzo bera, Jose Maria Arrate Athleticeko presidente ohia eta beste sei lagun goizeko 08:00etan Orreagatik abiatu ziren oinez Santiagorantz, erromesaldian bakoitzak bere taldearen alde santuari eskatzeko.

Miranda aurreko asteazkenean Arrate eta beste hiru bidelagunekin bildu zen Bilbon. "Ilusio handia dut. Alde batetik, futbola batu dugulako: Reala, Athletic, Alaves eta Osasuna gaur egun inoiz baino elkartuago daude, eta horrek asko pozten nau. Eta, bestetik, anfitrioia naizenez, ezagutzen ditudan txoko guztiak erakustea oso polita delako", esan zuen Mirandak. Bestalde, nafarra izanik, zatirik ederrena Orreaga eta Iruñea artekoa dela esan zuen.

Kapa, aterkia eta oinetako handiagoak

Egia da, Santiagoko bidea inoiz egitekotan, anfitrioi edo gidari onenetako bat Osasunako presidentea dela. Iaz Santiagoko bidearen Ordenako Zaldun izendatu zuten; "Ez Osasunako presidentea naizelako, bidea hamahiru aldiz egin dudalako baizik", azaldu zuen, harro. Eta esperientzia handia duenez, ez zaio asko kostatzen aholkuak ematea: "Behar-beharrezkoak euritik babesteko kapa eta aterkia dira. Nik pentsatzen nuen aterkia ez zela inoiz eraman behar, baina

kaparekin asko izerditzen da, eta egunaren amaieran, zazpi edo zortzi ordu oinez egin ondoren, blai eginda amaitu eta katarro izugarria harrapa dezakezu. Aterkiarekin ez zara horrenbeste bustitzen. Behar-beharrezkoa den beste gauza oinetakoek zenbaki bat handiagoa izatea da, oinak hazi egiten direnean babak ateratzen baitira". Beraiek, hala ere, auto bat izango dute bidelagun trasteak eramateko.

Egunero 30 kilometro egitea espero dute, "goizean hogei eta arratsaldean hamar". Gauak aterpetxeetan igaroko dituzte. Hor sentitzen da Miranda ondoen: "Aterpetxean beste 10 erromesekin afaltzea oso polita da. Jende guztia arrunta da. Hor ez du balio sendagilea edo arkitektoa izatea; bizitza honetan denak berdinak garela uste dut nik. Bidean bakoitzak bere hankez eta bere bihotzaz baliatu behar du".

Horrek, ordea, beldurra ere ematen dio. Besteak entrenatu omen dira, eta bera, ez. "Bi belaunetan ebakuntza egin didate, eta bidelagun guztietatik ahulen ni nagoela uste dut", esan zuen Osasunako lehendakariak. Eta hauxe gaineratu: "Baina bidea bizitza bezalakoa da. Bizitza gogorra da, eta futbola, gehiago: otso artean bizi gara; batak bestea jan nahi du. Eta ni bezala izaten saiatzen den norbaitentzat hori nekagarria da. Nire ametsa igandero aurkariari irabaztea da, baina orain hiru astez horretaz guztiaz pixka bat ahaztu nahi dut".

Orreaga: Roncesvalles
Erromesaldi: Peregrinación

- AUKERA ITZAZU TESTUAN AZPIMARRATURIK DAUDEN HITZEN SINONIMOAK

(KONTUAN HAR EZAZU TESTUINGURUA).

36.
ohia
  1. deritzana
  2. izenekoa
  3. izandakoa
  4. deitutakoa
37.
blai eginda
  1. aspertuta
  2. hoztuta
  3. bustita
  4. nekatuta
38.
ebakuntza
  1. masajea
  2. operazioa
  3. igurtzia
  4. bultzada
39.
aurkaria
  1. taldekidea
  2. zaletua
  3. etsaia
  4. aurrelaria

- AUKERA ITZAZU TESTUARI DAGOZKION ESALDI EGOKIAK.

40. Javier Miranda(k) eta Jose Maria Arrate(k) ...

  1. erromesaldian talde bitan joan ziren.
  2. euren taldeen alde eskatu nahi diote Santiagori.
  3. Santiago aldera partidu bat jokatzera abiatu ziren.
  4. Santiagoko erromesei euren taldeen alde eskatu zieten.

41. Miranda(k)...

  1. Euskal futbol taldeak Santiagora joateak asko pozten du.
  2. Txoko ezagun baten anfitrioia da.
  3. Bilboko txoko ezagun guztien erakusketa egingo du.
  4. Santiagoko bidearen alderik politena Nafarroako lehenengo zatia dela uste du.

42. Osasunako presidentea(k)....

  1. ondo baino hobeto ezagutzen du bidea, hamar aldiz baino gehiagotan egin baitu.
  2. Santiagoko bidearen Ordenako Zaldun izendatu zutelako esperientzia handia du.
  3. Ordenako Zaldun izendatu zuten, esperientzia handia lortuko zuela pentsatuz.
  4. nekez ematen ditu aholkuak, duen esperientzia dela eta.

43. Mirandak..............uste zuen.

  1. kapa aterkia baino beharrezkoagoa zela..
  2. aterkia eramatea beharrezkoa zela
  3. aterkia kapa bezain beharrezkoa zela.
  4. kapa izan ezik, aterkia eta oinetakoak behar-beharrezkoak zirela.

44. Aterpetxeetan...

  1. 10 erromes baino ez dituzte onartzen.
  2. sendagileek eta arkitektoek ez daukate sartzerik.
  3. beste inon baino hobeto sentitzen da Miranda.
  4. arkitektoak eta sendagileak besteak baino inportanteagoak dira.

45. Osasunako lehendakariaren ustez, ......

  1. bera sasoirik onenean dago.
  2. bizitza ez da futbola bezain erraza.
  3. futbolean "oihaneko legeak" agintzen du.
  4. iganderoko ametsa futbola ahaztea da.

"B" ATALA

I) ENTZUNAREN ULERMENA..

Berria entzun ondoren esan esaldi hauetatik zeintzuk diren EGIA eta zeintzuk GEZURRA beheko laukian (X) batez seinalatuz.

ANTONIO MARIA LABAYEN

  1. XIX. mendearen amaieran jaio eta urte asko bizi izan zen.
  2. Errepublika garaia baino lehenago egin zuen bere lanik garrantzitsuena.
  3. Abertzalea izateak zuen arriskuagatik joan zen Iparraldera bizitzera.
  4. Ipar Euskal Herrian bizi izan zen hil arte.
  5. Euskal antzerkigilea, itzultzailea eta politikaria izan zen.
  6. Bere lanagatik jarri diote plaza bati bere izena.
 
EGIA
GEZURRA
1.
  
2.
  
3.
  
4.
  
5.
  
6.
  

II) BERRIDAZKETAK: Ematen den elementu berria erabiliz eta esanahia aldatu gabe, esaldiak berridatzi egin behar dituzu.

Adibidez: "Klasera sartu ginen momentuan mahai guztiak apurtuta zeudela ikusi genuen"

(bezain)________________________________________________________________________________________

"Klasera sartu bezain laster mahai guztiak apurtuta zeudela ikusi genuen"

1) Joan den asteburuan 8 kotxe istripu egon ziren Bizkaiko errepideetan, aurrekoan ere 8 egon ziren.

(beste/adina)_______________________________________________________________________________

2) Aurrean daukazun lana amaitu ezik ez dizut ordainduko hilabete honetako soldatarik.

(ba-)________________________________________________________________________________________

3) Neska hauek Pili eta Miliren antzera dabiltza. Beti bata bestearen ondoan.

(elkar-)___________________________________________________________________________________

4) Bulego honetan landareak ipini arren ez duzu asko hobetuko bere itxura triste eta iluna.

(nahiz eta ) ________________________________________________________________________________________

5) Hitzaldian entzundako aholkuek asko lagundu ziguten egun batzuk beranduago.

( -n)________________________________________________________________________________________

6) Basamortu hau eta beste hori ez dira berdinak argazki hauetan.

(bezalakoa) ______________________________________________________________________________

III. IDAZLANA (200 bat hitzeko erreklamazio gutuna)

Aurten unibertsitateko ikasketak amaituko dituzu eta kanpora joateko asmoa zenuen "Masterra" egitera, baina gaur goizean zuk eskatutako beka ez dizutela eman jakin duzu.

Idatz ezazu gutuna erreklamazioa eginez. (Nota onak, etxean arazo ekonomikoak, hizkuntza menperatzen duzu, lan egingo zenuke…).



Sarrerako orrialdera